Albistegi publikoa

Berria EGA: Ahozko Probaren simulazio bideoa

HNTGetxo / 2010-03-15 17:05:26

Jakintza ikastolakoek sortu duten EGAko Ahozko Probaren simulazio bideoa ikusteko helbide honetan klikatu besterik ez duzu. Gainera informazio guztia dator.

(2 erantzun)

Berria Elebitasun pasiboa. Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut

HNTGetxo / 2010-03-11 10:40:20

Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duenari egiten al diogu euskaldunok euskaraz? Berari mihia askatzen laguntzen al diogu? Hizkuntzen arteko urruntasunak nolako eragina dauka? Elebitasun pasiboa delakoak aukerak zabaltzen dizkie euskal hiztunei, eta erdaldunei euskarara hurbiltzeko parada eman. Guztia irakurtzeko hemen klikatu.

Berria Elebitasun pasiboa Zuk egin erdaraz, nik euskaraz egingo dizut

HNTIrun / 2010-03-10 08:00:27


Argia aldizkariak aste honetan (2221 zenbakia, 2010-03-07koa) gai hau lantzen du. Irakasleen edota BHko ikasleen artean hizkuntza jokabideei buruzko gogoeta-prozesuren bat abian jartzeko oinarri egokia izan daiteke.
Honela hasten da artikulua
Euskaraz hitz egin ez baina ulertzen duenari egiten al diogu euskaldunok euskaraz? Berari mihia askatzen laguntzen al diogu? Hizkuntzen arteko urruntasunak nolako eragina dauka? Elebitasun pasiboa delakoak aukerak zabaltzen dizkie euskal hiztunei, eta erdaldunei euskarara hurbiltzeko parada eman.
http://www.argia.com/argia-astekaria/2221/elebitasun-pasiboa?pdf edo http://www.argia.com/argia-astekaria/2221/elebitasun-pasiboa/osoa

Duela hiru bat hilabete Esti Amorrortu adituari egundako elkarizketan (Argia 2207, 2009-11-22) gai hau jorratu zen
Gai beraz hitz egin zuen Durk Gorterrek, soziologo herbeheretarrak, Argian egindako elkarrizketan (2188. zbk., 2009-06-14).

Berria IRALE ikastaroetarako eskaera egiteko epea astelehenetik aurrera

HNTGetxo / 2010-03-05 08:50:54

Martxoaren 8tik 22ra arte IRALE ikastaroetarako izena ematea egin ahal izango da. Eskaera orria hezkuntzaren web orrian laster egongo da eskuragarri (euskara/IRALE atalean). Aurkezpen txostena ere orri honetan izango da eta han edukiko dituzu argibide guztiak.  Zalantzarik izanez gero guneko HNTari galdetu.

(Erantzun bat)

Berria Zientzia gizarteratzeko akordioa

HNTGetxo / 2010-03-01 21:06:23

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazioak elkarlan-akordioa sinatu dute euskal gizarteari 2010ean zientzia gerturatzeko eta zabaltzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak eta Elhuyar Fundazioak elkarlan-akordioa sinatu dute euskal gizarteari 2010ean zientzia gerturatzeko eta zabaltzeko. Hitzarmen honetan, gazteen artean zientzia-bokazioak bultzatzeko proiektuetan jarri da arreta, zehazki Zientzia Udaleku berrietan. Guztia irakurtzeko klikatu hemen.

Berria Udaltop II. topaketak apirilaren 21ean eta 22an

HNTGetxo / 2010-02-22 16:49:17

Aurtengo topaketetan hainbat barrikuntza izan dira, nabarmenenak: bloga eta sare sozialak. Joan dan urtean Udaltop webgunea jarri zan martxan eta aurten bloga gehitu jako. (gehiago)

Berria Europako hizkuntza gutxituetako adituak Donostian bilduko dira

HNTGetxo / 2010-02-10 23:00:56

Hilaren 18 eta 19an Donostian izango dira Hizkuntza Aniztasunaren Sustapenerako Europar Sareko zuzendaritzako kideak. Sarea Europako hizkuntza gutxituen interesak defendatzeko jaio zen 2007an eta bertan administrazioak, Gobernuz Kanpoko Erakundeak eta hizkuntzen alde lan egiten duten elkarteak daude. Donostiako bileraren helburua izango da lobby bat sortzea, Europar Batasunean hizkuntzen inguruan hartzen diren erabakietan eragin ahal izateko. Eusko Jaurlaritzak HABEren egitasmoen inguruko azalpenak emango ditu.

Berria III. Euskal Soziolinguistika Jardunaldia

HNTGetxo / 2010-02-03 22:35:01

Soziolinguistika Klusterrak otsailaren 26rako antolatu du jardunaldia. Egitaraua hemen: www.soziolinguistika.org/node/4420

Berria Euskarazko Produktuen Katalogoa eguneratuta

HNTGetxo / 2010-01-31 13:07:55

Euskarazko Produktuen Katalogoa jasotzeko aukera daukazu urtero bizpahiru aldiz, garaian garaiko nobedadeekin. BULETINA jaso nahi baduzu, egin klik hemen segidan dagoen loturan eta bete eskatzen diren datuak.

http://www.katalogoa.org/buletina

Berria Zutagu, euskarazko sare soziala abian

HNTGetxo / 2010-01-25 13:14:23

Norbanakoek zein taldeek Interneten eta euskaraz ezagutza partekatzeko aukera eskaintzen du Zutagu sare sozial berriak. Hemen azaltzen digu Gorka Juliok.

Hurrengo 10 artikulu zaharragoak