Albistegia
Hizkuntzak eta Immigrazioa II. Kongresua
ireide / 2008-05-20 02:24:02
IKUSPEGIk (Immigrazioaren
Euskal Behatokiak) eta UNESCO Etxeak Hizkuntzak eta Immigrazioa II. Kongresua
ospatuko dute Bilboko Euskalduna Jauregian, maiatzaren 23an.
Xabier Aierdi (IKUSPEGI) eta Belen Urangak (UNESCO
Etxea), kongresuan parte hartzen gonbidatzen gaituzte. Bertan, bi erakundeek
buruturiko ikerketaren emaitza eskainiko da, Euskal Herrian immigrazioaren
ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzkoa, hain zuzen. Ikerketak erakutsi
duenez, gure herrian, gutxienik, 100 hizkuntza hitz egiten dira.
Animatu zaitez parte hartzen!
- Egitaraua: http://www.ikuspegi.org/documentos/documentos_externos/gonbidapena_web.pdf
- Bertaratu nahi duenak idatz dezala
honako helbideetara:
- UNESCO ETXEA, 94 427 64 32, info@unescoeh.org
- IKUSPEGI, 94 601 82 75, info@ikuspegi.org

